XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ohean danetarik egiten ekian eta sutean be bai.

Hareek ziran bazkariak eta hareek armozuak.

Hilabete bi emon genduzan ezkonduta, harik eta zapatu iluntze bat ganera jausi jakun arte, udean.

Paseotxu bat emon genduan itsas-labarretik eta bederatziak orduko ailegatu ginan herrira.

Beroak kafetegi batera bultzatu ginduzan.

Han barruan egoan bere senar-ohia barreantza eta izerditan.

Artegatu ginan apur bat baina nik zumo bat eta berak txokolatezko musa eskatu genduan.

Bertan, mahai ganean hil zan; musaren alboan jausi jakon burua.

Ez-dakit-zelango bedar mota topatu eben txokolateagaz nahaste.

Sentimendu handirik be ez neban hartu, egia esan; Total hilabete bi baino ez.

Horra hor goian zazpi zaldi euretariko bategaz gau eta egun ebagi.

Bidaiak izan ziran gero.

Etxean lotura barik gelditu nintzanean Europa ezagutzeko guraria izetu jatan egun batetik bestera.

Dublinen barre egin neban, Parisen negar eta Pragan oihu.

Uste baino arinago, baina, Europa txiki gelditu eta kanpora adi hasi nintzan.

Orduan, Kolonbian berbakera gozoa ikusi neban, Tibeten isiltasuna ukutu genduan, Etiopian emakume indartsuak entzun nebazan eta Indian Mariaren medikuaren moduko gizonak ikusi.

...muskerrez betia subeak egingo al deutsu arratserako ohia.

Australian ez neban suberte gitxi izan.

Berrogeitaka urte ondo beteta hara heldu eta hogeita bat urteko neska bategaz amoradu nintzan.

Berari bere nire sudurra gustatu ei jakon eta neugaz etorri zan herrira.

Gaztiak kantuan ta zaharrak eragusian hori da pasatzen dana bardin mundu guzian.

Eta badakizu jendea zelangoa dan.

Murmurazinoa balitz errezetea orduantxe bai ona oraingo jentea.

Txarrena familiakoen erauntsia izan zen.

Kalekoak kalekoak dira baina etxean entzun beharra be.

Eta niri bardin eustan baina Marieri ez; asko sufridu eban.

Hogei kilo argaldu eta depresioak jo eutsan.

Deabru gaiztoak eraman daiela dendari honen jostura Nonbaisten bere esturik dago neure soineko txamarra.

Bart egin dot ametsetan honen guztiaren ganean. Eta uste dot hobeto aditzen dodala orain.

Izartu nazenean artaziak hartu eta hirutan sartu deutsadaz Marieri soinean.

Hilda dagoalakoan nago.

Ezin neban sufritzen ikusi.

Zeuri kontatu deutsut lehenengo; herria argitu daitenean poliziak be jakingo dau.

Kartzelan egoteak bardin deust. Total.

Eta zeu zelan zabilz?